Gaur, Ongizain hitzaldia Virginia Carcedorekin:“Adimen artifiziala eta inklusioa: arimadun algoritmoak ala ispilu hautsien garaia?”

Fekoorretik gonbidatu nahi zaitugu Ongizain hitzaldi-zikloaren hurrengo saiora, gaur, maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan izango dena gure YouTubeko kanalean zuzenean.

Oraingoan Virginia Carcedo, ONCE Fundazioko idazkari nagusia, izango dugu hizlari. Estatuko erreferentea da desgaitasunaren eremuan, laneratze eta gizarteratze inklusiboaren alde egindako lanagatik.

Hitzaldiaren izenburua:
🧠 “Adimen artifiziala eta inklusioa: arimadun algoritmoak ala ispilu hautsien garaia?”

Non ikusi:
▶️ Zuzenean Fekoorko YouTubeko kanalean

Hizlariari buruz:
Virginia Carcedok Zuzenbidean lizentzia eta zuzendaritza kudeaketan aditu titulua du. Gaur egun, ONCE Fundazioan eta Inserta Enpleguan aritzen da, teknologia eta giza eskubideak uztartzen dituzten proiektu berritzaileak sustatzen.

Bere hitzaldian, adimen artifizialak desgaitasuna duten pertsonen bizitzan duen eraginaz arituko da: dituen arriskuez, ditugun erronkez eta gizarte inklusiboago baterako irekitzen dituen aukerez.

Hitzaldiaren amaieran zuzeneko txat bidez galderak egiteko aukera egongo da. Anima zaitez parte hartzera eta zure kezka edo iritziak partekatzera!

Eta ezin bazara zuzenean konektatu, ez kezkatu: hitzaldia gure kanalean geratuko da eta nahi duzunean ikus dezakezu.

📲 Zure zain gaude!