
16 Jun Fekoorrek “Aurrera begira” ekimenean parte hartu du, Erandion, desgaitasuna ikusgai egiteko
Euria izan arren, Fekoorreko 15 pertsonak parte hartu zuten igande honetan Erandioko Udalak antolatutako “Aurrera begira” ibilaldian. Ekimen honen helburua desgaitasuna duten pertsonak ikusgai egitea eta euren eskubideak aldarrikatzea izan zen.
Martxa goizeko 10:30ean abiatu zen Astrabuduko Mendiguren plazatik eta Erandioko Udaletxeko plazan amaitu zen. Bertan, hirugarren sektoreko azoka egin zen, eta Fekoorrek bere gunea izan zuen gure egitasmoak, aldarrikapenak eta egunero gizarte inklusiboago eta irisgarriago bat eraikitzeko egiten dugun lana herritarrengana hurbiltzeko.
Fekoorretik eskerrak eman nahi dizkiogu Erandioko Udalari ekimen honek erakusten duen konpromiso eta inplikazioagatik, baita egun berezi honetan gurekin bat egin zenuten guztioi ere.
Aurrera pausoz pauso jarraitzen dugu! 👣
📽️ Hemen duzue eguneko une esanguratsuenetako batzuk biltzen dituen bideoa:


