Fekoorrek bere elkarte-mugimendua indartu du kide berriekin eta etorkizunari begira

Ostegun honetan, ekainaren 19an, egin den Fekoor-eko Batzar Nagusiak elkarte mugimendua biziberritzea jarri du lehentasunezko helburutzat, belaunaldien arteko erreleboaren eta parte-hartze aktiboaren garrantzia azpimarratuz.

Sarea 21 elkartetara zabaldu da, ASHUBI eta Retina Bizkaia Begisare elkarteekin, gaixotasun ezohikoekin eta neurodegeneratiboekin lan egiten duten erakundeekin, alegia.

Batzarrean, 2024ko Jardueren Memoria ere onartu da. Urte horretan, 2.200 pertsonari baino gehiagori eman zitzaien arreta, zerbitzu hauen bidez: Etxegoki, Arbolarte, Bizinde, laguntza pertsonala edo aholkularitza espezializatua.

Gainera, Zuzendaritza Batzordea berritu dute: Levarrek Presidentetza hartuko du eta Apdisak Presidenteordetza. Eskubideetan eta sostenguetan aurrera egiteko indarra batzen jarraitzen dugu!