
09 Jul Garraio publikoa Bizkaian: bidaideek ez dute txartelik ordaindu beharko
Joan den uztailaren 4an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Bizkaiko Garraio Partzuergoak bi ordenantzaren aldaketa behin betiko onartu zituela, desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonen garraio publikorako sarbidea hobetzeko.
Hemendik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak % 45eko edo gehiagoko ezintasuna eta mendekotasun-maila (I, II edo III) aitortuta dutenei laguntzen dieten pertsonek ez dute garraio-titulurik beharko. Hau da, garraio publikoa erabili ahal izango dute txartela ordaindu beharrik gabe eta Barik txartela eduki beharrik gabe, baldin eta ezintasunaren eta mendekotasunaren bi baldintzak betetzen dituen pertsonari laguntzen badiote.
Salbuespen hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluei zein Barik txartelari aplikatuko zaie. Neurri horretaz baliatzeko, berariazko eskabidea aurkeztu behar da Bizkaiko garraio publikoaren Bezeroaren Arretarako Bulego integraletan (BAE). Sakatu esteka honetan, non eskatu jakiteko: https://www.ctb.eus/es/atencion-al-cliente
Horrez gain, izapideak errazteko, Partzuergoak zuzenean kontsultatu ahal izango ditu desgaitasunari eta mendekotasunari buruzko datuak, dagoeneko administrazioan erregistratuta badaude; hala, ez dugu berriro dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.


