
17 Oct 🎖️ FEKOORek 2025eko Bizitza Independentea Sariak deitu ditu
Fekoorrek Bizitza Independentea 2025 Sarien deialdia ireki du, desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen inklusioarekin, irisgarritasun unibertsalarekin eta bizitza independentearekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren pertsona, erakunde eta instituzioak aitortzeko eta ikusarazteko helburuarekin.
Sari horien bidez, gizarte inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsona guztien eskubideekiko begirunetsuagoa eraikitzen laguntzen duten jardunbide egokiei balioa eman nahi zaie.
📅 Hautagaitzak aurkezteko epea: 2025eko azaroaren 7ra arte
📩 Proposamenak bidaltzea: comunicacion@fekoor.com
📄 Kontsultatu oinarriak eta deskargatu hautagaitzaren fitxa: https://goo.su/zmiYQe
Erabakia abenduaren 3an jakinaraziko da, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean.
Deialdi honekin, autonomia pertsonalaren, aukera berdintasunaren eta bizitza independentearen alde lan egiten dutenen aitortza soziala sustatzen jarraitu nahi du Fekoorrek.


