
27 Nov Abenduaren 3an Barakaldoko BEC-en “Diska Style. Bizitzeko Prest”
Datorren asteazkenean, abenduaren 3an, Barakaldoko BEC-eko Auditorioan elkartuko gara Pertsona Ezinduen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzeko. Topaketa berezia izango da, “Diska Style. Bizitzeko prest”, jarreraz, harrotasunez eta energia eraldatzailez bizitzeko deia.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta gune bat izango da desgaitasuna duten pertsonak baldintza berdinetan egon daitezela aldarrikatzeko, Fekoor Proiektua erakundeekin, Hirugarren Sektoreko erakundeekin eta gizartearekin partekatzeko, eta gure eskubideak sustatuko dituzten aliantzak eta lankidetzak sortzen jarraitzeko.
Memoria eta etorkizuna batzen dituen irudia
Bai leloak eta bai irudiak elkar topatzen duten bi begirada islatzen dituzte:
•Inspiratzen duen memoria, adineko pertsona batek irudikatua.
•Eraldatzen duen energia, emakume gazte batek sinbolizatua.
Bi figura horiek elkar laguntzen dute, gure elkartze-mugimenduaren indarra eta desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen eskubideetan aurrera egiteko nahia irudikatuz.
“Diska Style” jarrera bat da: harrotasuna, aniztasuna, esperientzia eta gaztetasuna elkartuta, munduan egoteko modu bat erakusteko, non desgaitasuna identitatea, ikusgarritasuna eta indarra den.
Ekitaldiaren xehetasunak
•Data: Abenduak 3
•Lekua: BECeko Auditorioa (Barakaldo)
•Ordua: 12:00etan
•Aurkezpena: Gurutze Beitia aktorea
Gure mugimenduko bi erreferenteri omenaldia
Ekitaldian zehar omenaldia egingo diegu Fekoorrentzat eta Bizkaiko elkarte-mugimenduarentzat funtsezkoak izan diren eta duela gutxi hil diren bi pertsonari: Juan Carlos Sola, 28 urtez Fekoor-eko zuzendaria izandakoa, eta Mari Carmen Azkona, Zuzendaritza Batzordeko kidea, APDISAko presidenteordea eta Berdintasunaren aldeko Emakumeen Batzordearen sustatzailea, eskubideetan eta parte-hartzean aurrera egiteko funtsezko espazioa.
Ekitaldian “Sokaire Violinistas” bikoteak emanaldi berezia eskainiko du. Gainera, “Fekoor Saria – Bizitza independentea” saria emango dugu, desgaitasuna duten pertsonen eskubideekiko, autonomiarekiko eta parte-hartze aktiboarekiko konpromisoa ospatzen duen aintzatespena.


