Jai Zoriontsuak 2025

Ortzimugari begira: eskubideak, inklusioa eta pertsonak erdigunean dituen 2026 bat

FEKOORen ortzimugari begira gaude jada.

Gure gabonetako mezua partekatu nahi dugu 2026rako desio argi batekin: denona izango den urtea izatea.

Etorkizun inklusiboago, gertukoago eta gizatiarrago baten alde lanean jarraitzen dugu, pertsonak erdigunean jarriko dituena eta gure eskubideak benetan aitortu eta bermatuko dituena. Berdintasuna helburu izateari utzi eta eguneroko errealitate bihurtzea nahi dugu.

FEKOORetik berretsi egiten dugu desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen eskubideen defentsarekiko dugun konpromisoa, irisgarritasun unibertsalarekikoa eta inor atzean utziko ez duen gizartearekikoa.

Eguberri onak eta 2026 oparoa opa dizkizuegu, aurrerapenez, eskubidez eta aukera partekatuz betea.

Eguberri on eta 2026 oparoa