Arbolarteko lagunek ilusioz bete dituzte Deustuko kaleak euren “ArboKorrika” propioarekin

Fekoorrek kudeatzen duen Arbolarte eguneko zentroak bat egin zuen joan den ostegunean, martxoak 19, euskararen aldeko festa handiarekin. Korrika Atharratzen (Iparralde) abiatzen zen bitartean, Deustun gure ibilbide propioa prestatu genuen. Harrotasunez eraman genuen “Euskara gara” leloa, inklusioa eta gure hizkuntza helburu bakar batean batuz.

Zentroko erabiltzaileek eta monitoreek osatutako taldeak giro ezin hobea sortu zuen auzoan. Ez zen lasterketa huts bat izan, gure konpromisoa erakusteko modu bat baizik. Duela 45 urte lehenengo Korrika hasi zenetik, pauso bakoitzak eta gurpil-biratze bakoitzak balio du euskara indartzeko.

“Euskara gara” dio leloak, eta Arbolarten garbi daukagu: gu ere hizkuntza horren parte gara eta, egunez egun, lantzari baina sendo, oztopoak gainditzen eta bide berriak zabaltzen jarraitzen dugu.

Gora Korrika, gora ArboKorrika eta gora euskara!