
29 Apr Bizkaiko emakumeen osasun kardiobaskularrari begiratu beharra
Gaixotasun kardiobaskularrak dira euskal emakumeen heriotza-kausa nagusia. Eragin hori handia den arren, historikoki, emakumeen sintomak gutxiago ezagutu eta diagnostikatu dira; maiz, estresarekin edo antsietatearekin nahastu ohi direlarik.
#FEKOORek, Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluko beste elkarte batzuekin batera, egindako talde-lanaren emaitza aurkezten dugu.
Urte eta erdiko lankidetza horren fruitu gisa, bi material argitaratu ditugu: informazio-triptiko bat eta azterketa-dokumentu zabal bat. Baliabide horiek genero-ikuspegitik heltzen diote osasun kardiobaskularrari, eta desgaitasunak, zaintza-kargak eta gizarte-faktoreek emakumeen osasunean duten zuzeneko eragina ikusarazten dute.
Informatzea da prebenitzeko eta ahalduntzeko lehen urratsa. Dokumentu hauek deskargatzera eta partekatzera gonbidatzen zaitugu.
Triptikoa eta Dokumentu Osoa deskargatzeko esteka


