Fekoorrek Bizkaiko Autonomia Itunak Bizitza Independenteko Legea bultzatzea defendatzen du

Fekoorreko zuzendariak, Javier Gilek, Bizkaiko komunitatean mendekotasunari aurre hartzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko Itunaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Topaketan, Gilek erakundeak lurraldeko zainketa-eredua eraldatzeko duen konpromisoa berretsi du.

Haren ustez, Itun hori ezin da asmo huts batean geratu; etorkizuneko Bizitza Independenteko Lege baten motorra izan behar du.

«Eskubideen subjektu izatea eta ez zainketen objektu» (NBEren Konbentzioko 19. art.) premisari jarraituz, Fekoorrek hiru ardatz estrategiko markatu ditu:

Deinstituzionalizazioa: Pertsonari aukeratutako ingurunean bizitzeko aukera emango dioten babesak sustatzea.

Aniztasun intersekzionala: Gazteentzat, LGTBIQ+ kolektiboarentzat eta landa-eremuarentzat berariazko konponbideak lortzea.

Gizarte-justizia: Zainketak profesionalizatzea, historikoki familien eta emakumeen gain geratzen den zama arintzeko.

«Itun honen arrakasta edukiak praktikara eramatea izango da, inklusio erreala bermatzeko», ondorioztatu du Gilek.