Zabalik dago Sancho Azpeitia Zentroko irailetik abendura bitarteko jardueretan izena emateko epea

FEKOORetik dagoeneko prestatzen ari gara Sancho Azpeitia Zentroko programazioa, irailetik abendura bitarteko aldirako. Izen-emate epea zabaldu dugu interesatuta dauden pertsona guztiek beren tokia aldez aurretik erreserbatu ahal izateko.

Gune egokitu honek aukera bikaina eskaintzen du ikasgai berriak bereganatzeko, osasuna zaintzeko, sormena garatzeko eta esperientziak partekatzeko, giro hurbil eta parte-hartzaile batean.

Berritasun nagusiak

 

Edizio honetan gaitasun digitaletan sakontzeko bi proposamen berri sartu ditugu:

  • Zibersegurtasuna: sarean seguru nabigatzeko eta gure datuak babesteko jarraibide erraz eta praktikoak.
  • Adimen Artifiziala: tresna teknologiko hauek eguneroko bizitzan ulertzeko eta erabiltzeko hurbilketa erraza.

 

Jarraituko duten tailerrak

 

Era berean, ohiko ikastaroek bere horretan jarraituko dute, ordutegi eta txanda ezberdinekin:

  • Informatika: ordenagailua erabiltzen ikasteko saioak.
  • Pintura Sortzailea eta Eskulanak: sormena lantzeko gunea goiz eta arratsaldeko txandetan.
  • Osasuna eta Mugimendua: gimnasia egokitua eta erlaxazio/mindfulness saioak.
  • Autonomia: sukaldaritza osasuntsu eta errazeko tailerra.
  • Kultura eta Topaketa: Berba Lagun egitasmoa euskaraz, kantu taldea eta Ostiraletako Aisialdi Kluba.

 

Informazioa eta Izen-emateak


Jarduera guztiak Bizkaiko gutxitasun fisikoa edo/eta organikoa duten pertsonei zuzenduta daude.