
15 Sep Fekoorrek «Deustuko ondare-erribera desagertzeko arriskuan» ibilbide irisgarria aurkeztu du Ondarearen Europako Jardunaldionetan
Fekoorretik 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ) aurkezpen ofizialean izan gara gaur, Bilboko Euskal Museoan. Erakundeko ordezkaritza bat—Aitor Esturo Irisgarritasun teknikariak eta Antonio Losada zein Raúl Pérez Batzordeko kide eta bazkideek osatua— bertan izan da Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak bultzatutako kultur ekimen honi babesa emateko.
Aurtengo edizioaren «Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos» lelopean, Fekoorrek «Deustuko Ondare-Erribera desagertzeko arriskuan» bisita gidatua antolatu du. Irisgarritasun unibertsaleko irizpideekin diseinatutako ibilbidea da, Deustuko Erriberako arkitektura- eta industria-ondareari balioa eman nahi diona, historiaren memoria eta gaur egungo Bilbo lotuz.
Deustuko iragana eta oraina ezagutzeko ibilbide irisgarria
Ibilbideak 1,5 kilometroko luzera du, lineala da eta erabat laua da (maldarik gabea), pertsona guztien parte-hartze osoa eta inklusioa bermatuz. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek hainbat eraikin esanguratsuren historia ezagutu ahal izango dute, bai eta inguruko kultura-identitatea babesteko beharraz hausnartu ere.
Jarduera urriaren 17an (euskaraz) eta urriaren 24an (gaztelaniaz) egingo da, bi egunetan 11:00etan, eta topagunea IMQko Kanpo Kontsulten zabalgunea izango da (Azkuna eskulturaren ondoan).
Parte-hartzea doakoa da, baina aurretik erreserba egin behar da 691 289 314 telefonora deituta. Ekimen honekin, Fekoorren kulturaren sarbide unibertsalarekin eta aisia inklusiboarekin dugun konpromisoa berresten dugu.


