Semana europea de la Movilidad

Fekoorrek informazio gune batekin eta jarduera praktiko batekin hasi du Mugikortasun Asteko programa Areatzan

Fekoorrek ostiral honetan, irailaren 18an, hasi du Mugikortasun Asteko programa, Areatzan informazio gune bat jarrita. 11:00etatik 13:00etara, erakundeak zuzeneko arreta eman die herritarrei, bizitza independentearen eta gizarte parte-hartzearen aldeko proiektuak ezagutarazteko.

Aldi berean, 12:00etatik 13:00etara, Fekoorrek sentsibilizazio jarduera bat egin du informazio gunera hurbildu diren pertsona batzuekin. Aitor Esturo erakundeko Irisgarritasuneko teknikariak gurpil-aulki elektriko bat erabiltzeko saio praktikoa eman die, bideoan ikus daitekeen bezala.

Jardueraren helburua izan da oinez ibiltzen diren pertsonek mugikortasun murriztua dutenen egoera gertutik ezagutzea, eguneroko oztopoak antzematea eta diseinu unibertsalaren garrantziaz jabetzea.