
29 Sep “Gure gorputzak. Lurralde anitzak” argazki-erakusketa Santutxuko udaltegira iritsi da
Fekoorretik berri pozgarri batekin gatoz: «Gure gorputzak. Lurralde anitzak» gure argazki-erakusketak aurrera jarraitzen du Bilbon zehar. Urriaren 1etik 15era Santutxuko udaltegian egongo da ikusgai, doan, Bilboko Udalaren Expo Distrito (Kultura Barrutik) ekimenari esker.
Erakusketak Sheila González Azcona artistak egindako beltz-naziako 33 argazki biltzen ditu. Irudi hauetan, des gaitasuna duten emakumeen gorputz nudoak ageri dira, errespetuz, sentikortasunez eta edertasunez azalduta.
Izaskun Jiménez gure Berdintasun teknikariak gogorarazten digun bezala:
“Desgaitasuna dugun emakumeok bi iragazki jasan ditugu historikoki: gizarteak emakumeen gorputzei ezartzen diena eta desgaitasunari ezartzen zaiona. Erakusketa honekin argi erakusten dugu gorputz guztiak direla ederrak, eta desgaitasuna begiratzen duenaren begietan dagoela”.
Sentsibilizazio-proiektu hau ez litzateke posible izango artistaren lanaren lagapenik gabe, ezta ONCE Fundazioaren eta COCEMFEren elkarlan eta babes gabe ere. Eskerrik asko genero-berdintasunarekin eta benetako inklusioarekin duzuen konpromisoagatik.
📍 Erakusketaren egutegia:
Santutxu: Urriak 1 – 15
San Inazio – Ibarrekolanda: Urria – Azaroa
Begoña: Azaroa – Abendua
Errekalde: Abendua – Urtarrila
📲 Informazio praktikoa:
Non: Santutxuko Udaltegian (Bilbo).
Noiz: Urriaren 1etik 15era.
Sarrera: Doakoa eta librea.
Zatoz bisitatzera eta lagundu gaitazu aniztasuna ikusarazten eta guztiontzat berdinak diren eskubideak aldarrikatzen!


