Elkarte mugimenduarekin bat eginez, FEKOORen desgaitasuna duten emakume eta gizonen giza eskubideak defendatzen ditugu jarraian zehazten ditugun Lan-batzorde ezberdinetan: emakumea eta desgaitasuna, irisgarritasuna, enplegua, hezkuntza, osasuna, bizimodu independentea, gizarte zerbitzuak, aisialdia, laguntza produktuak eta teknologia berriak.
Era berean, aldarrikapen guzti horiek foro ezberdinetan partekatzen ditugu, herri, lurralde edo estatu mailan desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna eta bizitza kalitatea defendatuz. Finean, gure helburua da gizartea eraldaketa sozialaren bidean jartzea, eta helburu horretan urratsak ematea.
Politika guztiek, publikoek zein pribatuek, gure errealitatea eta beharrak zeharka eta atalartekotasunaren ikuspegitik kontuan hartu behar dituztela sinetsita, eskubide-berdintasunean eta diskriminaziorik gabeko gizarte bidezkoagoa eta integratzaileagoa lortzeko bi dira gure lan-ildoak:
Irisgarritasun Batzordea FEKOOReko lantalde bat da; bere egitekoa da irisgarriak ez diren inguruneak identifikatzea, aztertzea, eta beharrezkoa bada, administrazioaren aurrean salaketak jartzea. Besteak beste, arrazoi ezberdinak tarteko legea urratu eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen mugikortasuna oztopatzen duten espaloiak, oinezkoentzako pasabideak, eraikinak, espazio publikoak, garraioa edota aisialdirako guneak ikuskatzen dira.
Lantaldea bi hilabetean behin elkartzen da, eta Facebookeko “Brigadistas de la accesibilidad”
orrialdean zintzilikatzen dituzte mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskubide urraketak, batez ere irisgarritasunarekin zerikusia dutenean.
Era berean, herritarren salaketak eta iradokizunak jasotzeko sistema ezarri dute: 691 289 314 telefono zenbakira deitu daiteke, eta whatsappa idatzi, edo accesibilidad@fekoor.com helbidera idatzi. Irisgarriak ez diren espazioak ikuskatu ondoren, Batzordeak txostena prestatu, dagokion instituzioari aurkeztu eta irtenbideak proposatzen ditu.