14 Jul Fekoorrek desgaitasuna duten 36 pertsonari lortu die lana 2025eko lehen seihilekoan, eta horietako lauk kontratu mugagabea dute
Fekoorren, desgaitasuna duten 36 pertsonari kontratua lortu diegu urteko lehen seihilekoan, lan-bitartekaritzako zerbitzuaren bidez. Horietako lau kontratu mugagabeak izan dira, eta gainerakoak aldi baterakoak, batez ere ekoizpen-gorabeherengatik edo ordezkapenengatik. Kontratatutako pertsonen profilari dagokionez, 16 emakumeak izan dira eta 20 gizonak. Aldi horretan, 195 pertsonari eman zaie...


