Arbolarte sortea dos cestas para Aspanovas

300 euro bildu ditu Arbolartek Aspanovasentzat, Gabonetako bi saskiren zozketarekin

Abendu honetan, Arbolarte eguneko zentroak elkartasunez kutsatu gaitu ekimen berezi batekin: Gabonetako bi saski osoren zozketa.

Saskietako produktu guztiak eskuzabaltasunez ekarri zituzten erabiltzaileek eta Arbolarteko talde profesionalak, beste behin ere beren konpromiso sozial eta komunitarioa erakutsiz

Partizipazioen salmentari esker, 300 euro bildu dira, eta Aspanovasi emango zaizkio oso-osorik, minbizia duten haurren familiei laguntzeko.

Eta ekimen berezi honi amaiera emateko, zenbaki sarituak atera zituen pertsona Mari Domingi izan zen, Arbolartera bisitan etorri eta eguna ilusioz bete zuena.

Eskerrik asko hori posible egin duten pertsona guztiei.

Eragin handia sortzen duten keinu txikiak.

Tags: