Arbolarte eguneko zentroak, Fekoorrek kudeatzen duen foru-zerbitzuak, Auzoan Bizi ekimena jarri du martxan, Bilboko Deustu auzoko eguneroko bizitzan desgaitasuna duten pertsonen inklusioa indartzeko modu berriak aztertzea helburu duen ekimena. Era berean, saltoki txikiak sentsibilizatu nahi ditu, "aniztasunaren anfitrioi" bihur daitezen, eta jarrera irekia eta errespetuzkoa...

Gaur, Fekoorreko Arbolarte Zentroak Santa Ageda ospatu du, kantua tradizionala abestuz zentrotik gertu dagoen plaza batean, Deustuko auzoan. Erabiltzaileak eta lantalde profesionala elkarrekin egon gara une berezi bat partekatzen, musikaz, tradizioz eta topaketaz betea. Ingurune hurbilera irteteko eguna izan da, ikusgarri egiteko eta gure kulturaren parte den...

Arbolarten Gabonak ospatu dira aurten oso bisita bereziekin, ilusioz, umorez eta gertutasunez betetako giroan. Olentzero, Melchor erregea, Galtzagorri eta baita Grinch ere Arbolarten izan dira, irribarreak eta une politak sortuz. Amaitzeko, Merijou Fusterrek, modu dibertigarrian, 2026. urteari buruzko aurreikuspen batzuk aurreratu dizkigu. 🎄 FEKOORetik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.     ...

Abendu honetan, Arbolarte eguneko zentroak elkartasunez kutsatu gaitu ekimen berezi batekin: Gabonetako bi saski osoren zozketa. Saskietako produktu guztiak eskuzabaltasunez ekarri zituzten erabiltzaileek eta Arbolarteko talde profesionalak, beste behin ere beren konpromiso sozial eta komunitarioa erakutsiz Partizipazioen salmentari esker, 300 euro bildu dira, eta Aspanovasi emango zaizkio...

Arbolartek EITBren 2025eko Maratoi Solidarioan parte hartu du, prebentzioa, ikerketa eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzen dituen ekimenean. Zentroko eguneko arreta-zerbitzuko profesionalek eta erabiltzaileek dantzaren bidez hartu dute parte, Niko Etxarten “Euskal rock ’n’ roll” abestiaren erritmoan. “Bizi bedi bizitza ona” lelopean, Arbolarteren parte-hartzeak bizitzako etapa guztietan...