Recogida de mantas en Arbolarte

Fekoor eta Lagun Artean elkarrekin: Mantak eta lo-zakuak biltzeko kanpaina

Arbolarte zentrotik, urtero bezala, bat egin dugu Lagun Artean elkarteak martxan jarri duen elkartasun kanpainarekin. Helburua etxegabeko pertsonentzat mantak eta lo-zakuak biltzea da.

Hotza iritsi da eta inor babesik gabe gera ez dadin gure ahalegina egin nahi dugu. Horregatik, Fekoorreko kide, entitate eta familia guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu. Zuen laguntza ezinbestekoa da pertsona askok negu goxoagoa izan dezaten.

Non eta noiz utzi dezakezu zure laguntza?

  • Lekua: Lagun Artean Harrera Zentroa.
  • Helbidea: Julio Urkijo, 5 (lonja), 48014 Bilbo.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskerrik asko zuen elkartasunagatik!