
30 Jan Fekoorrek 2026ko opor-programa jarri du martxan: Fuengirola eta Tenerife
Fekoorren 2026ko opor irisgarrien programa martxan jarri dugu jada. Aurten ere ohiko helmugak eskainiko dira: Fuengirola, ekainaren 9tik 16ra, eta Tenerife, irailaren 17tik 24ra.
Parte hartuko duten pertsonek txango eta jarduera egokituen programa zabala izango dute, bakoitzaren beharretara moldatua. Fuengirolatik, Malagako hiriburua eta Picasso Museoa bisitatuko dira, baita Mijas, Marbella eta Puerto Banús ere. Tenerifera joaten diren pertsonek, berriz, Teideko Parke Nazionala, Puerto de la Cruz, Loro Parque eta Banana Experience platano-saila ezagutzeko aukera izango dute.
Bidaiaren prezioak:
Fuengirola: 650 € logela bikoitzean / 780 € banakako logelan
Tenerife: 700 € logela bikoitzean / 950 € banakako logelan
Plaza kopurua mugatua da: gehienez 20 pertsona helmuga bakoitzeko.
Programa hau Bizkaian bizi diren Fekoorreko bazkideei zuzenduta dago, 16 urtetik gorakoei, eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo organikoa dutenei.
Lehentasuna izango dute mugikortasun-zailtasun handienak dituzten pertsonek eta lehenago Fekoorrekin bidaiatu ez dutenek.
Izena emateko azken eguna: Otsailaren 2tik apirilaren 1era
Izen-ematea erakundeak prestatutako online inprimakiaren bidez egin beharko da. Plaza baieztatu ondoren, 7 eguneko epea egongo da ordainketa egiteko, BBKren banku-transferentzia bidez: BBK: ES59 2095 – 0010 – 4450 – 60534117
Kontzeptuan adierazi: helmuga eta pertsonaren izen-abizenak.
Bidaiek honako hauek barne hartzen dituzte: ostatua irisgarria pentsio osoan, garraio egokitua, gidatutako txangoak, antolaketa-agentziako laguntzaile bat eta Fekoorreko pertsona koordinatzaile bat.
Informazio gehiago eta izen-ematea: klikatu hemen


