Fekoorreko zuzendari Javier Gilek “oso positibotzat” jo du Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzetako lagundutako bainu-zerbitzua hobetu izana; izan ere, aurten hilabete bat gehiago egongo da, ekaina barne, eta zerbitzua hondartza gehiagotan eskaintzen da; izan ere, 6 hondartzatan eskaini zen 2022an, eta 8 hondartzatan eskaintzen da aurten. Ekainaren...

Fekoorrek (Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) eta hura osatzen duten 20 erakundeek ohiko elkarte-jaia ospatu dute igande honetan, ekainak 18, eta kolektiboak bizitza politikoan eta elkarrizketa zibileko guneetan bete-betean parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu dute. Ekitaldia Bilboko Casilda Iturrizar parkean egin da. Bertan,...

Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak), Gizarte Informazio eta Ikerketarako Zerbitzuarekin lankidetzan, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen egoera ekonomikoari buruz egin duen azterlanak 4.700€-tan kuantifikatzen du desgaitasuna duten pertsonen eta gainerako biztanleen arteko diru-sarreren aldea (23.204€ eta 27.905 €, hurrenez hurren). Hori dela eta,...

Fekoorrek (Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) kontzentrazioa egin du gaur arratsaldean Bilboko Plaza Biribilean, botere publikoei eskatzeko bete dezatela kolektibo horren eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa. “Nire eskubideen alde berdintasunean” lelopean, ehun persona inguru, desgaitasuna duten pertsonak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko kideak,...

Fekoor Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak botere publikoei eskatu die neurri eta politika egokiak har ditzatela ordezkatzen duen kolektiboak familia bat osatzeko eta zaintzaile-lanetan aritzeko eskubidea balia dezan. Bihar maiatzaren 15ean Familien Nazioarteko Eguna dela eta, Fekoorrek 5 puntuko manifestu bat argitaratu du,...

"Lege dugu" lelopean, Fekoorrek kanpaina bat hasiko du bihartik aurrera sare sozialetan, botere publikoak eta herritarrak, oro har, kontzientziatzeko Espainiako Estatuak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa betetzeko duen betebeharraz. Aurten 15 urte bete dira Espainiak 2008ko maiatzaren 3an Nazio Batuen Konbentzioa berretsi zuenetik. Hori...

Maiatzaren 28an udal- eta foru-hauteskundeak egingo direla eta, Fekoorrek (Bizkaiko Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) lehentasunezko 15 proposamen helarazi dizkie lurralde historiko honetako alderdi politikoei, foru- eta udal-eremuetan Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa aplikatzen dela ziurtatzeko. Ekimenaren helburua da desgaitasuna duten...

Bizkaiko Gizarte Ekintzako Foru Departamentuak eta Fekoorrek (Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Mentoretza Sozialeko programa bat abian jartzeko. Programa horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei lagunduko diete gaitasunak hobetzen, beren hazkunde pertsonal eta sozialerako. Proiektua astearte honetan aurkeztu da...