Azken hilabeteetan, Fekoorrek desgaitasuna duten pertsona gazteekin bi kafe-tertulia bultzatu ditu: bata azaroan eta bestea urtarrilean. Bi espazioek profil desberdinak izan dituzte, baina elkar osatzen dute. Elkarrizketa gune horien azterketa bateratuak aukera ematen du gaur egun desgaitasuna duten gazteek nola bizi duten, nola parte hartzen...

Gaur, Fekoorreko Arbolarte Zentroak Santa Ageda ospatu du, kantua tradizionala abestuz zentrotik gertu dagoen plaza batean, Deustuko auzoan. Erabiltzaileak eta lantalde profesionala elkarrekin egon gara une berezi bat partekatzen, musikaz, tradizioz eta topaketaz betea. Ingurune hurbilera irteteko eguna izan da, ikusgarri egiteko eta gure kulturaren parte den...

Fekoorrek balorazio oso positiboa egiten du Batzorde Teknikoak emandako behin betiko aldeko txostenaz, %45eko edo hortik gorako desgaitasun-maila duten pertsona langileen erretiro aurreratuaren prozeduran zazpi patologia berri sartzeko, 1851/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren esparruan. Aurrerapen honek garrantzi sozial handiko lorpena dakar, eta azken urteotan egindako lan jarraituaren...

Fekoorren 2026ko opor irisgarrien programa martxan jarri dugu jada. Aurten ere ohiko helmugak eskainiko dira: Fuengirola, ekainaren 9tik 16ra, eta Tenerife, irailaren 17tik 24ra. Parte hartuko duten pertsonek txango eta jarduera egokituen programa zabala izango dute, bakoitzaren beharretara moldatua. Fuengirolatik, Malagako hiriburua eta Picasso Museoa bisitatuko...

Atzo, urtarrilak 28, asteazkena, Arbolarte zentroko erabiltzaileek bizikleta egokituz egindako paseo batez gozatu dute Bilbon barrena; hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko modu ezberdin eta atsegina, zalantzarik gabe. Fekoorren aisialdi-jarduera hau Bilboko Udalak bultzatutako eta Bizkaiko Gurutze Gorriak kudeatutako “Adinak bizi – Bicis sin edad” programaren barruan...

FEKOORek garbiketa profesionaleko bigarren prestakuntza-ikastaroa jarriko du abian otsailaren 16tik maiatzaren 7ra, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen enplegu-aukerak hobetzeko. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lanberri programaren barruan dago, eta Euskadi Prestakuntza Funtsaren laguntza jaso du.Izena emateko epea...

Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eman dio Fekoorri, bere kudeaketa hobetzeko egindako ibilbidea aitortzeko. Aitortza hau 2027ko abenduaren 31ra arte izango da indarrean, eta gure indargune nagusiak eta hobetu beharreko arlo esanguratsuenak identifikatu ondoren lortu dugu, aditu-talde independente batekin kontrastatuta. Kudeaketa Aurreratua lan egiteko modu bat da, aldaketa...

Kaixo denoi! Prest dugu Barakaldoko BECen Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean ospatu genuen ekitaldiko argazki-bilduma. Egun garrantzitsua izan zen Fekoorrentzat eta mugimendu asoziatibo osoarentzat. Grafiko guztiak zuen eskura jarri nahi ditugu, zuen burua bilatzeko, momentu gogokoenak gordetzeko edo nahi duzuenarekin partekatzeko. Ikusi album osoa Irudi guztiak ikus ditzakezue esteka...

Fekoor desgaitasuna duten 90 pertsona (51 gizon eta 39 emakume) enpresa arrunt batean laneratzea lortu du 2025ean; horietatik 16k kontratu mugagabea lortu dute, eta 74k aldi baterako kontratua. "Enpleguaren egonkortasunaren bilakaera positibo honek joera pozgarria erakusten du", adierazi du erakundeko enplegu-teknikari Pedro de la Torrek. Hori...