ELKARTEANek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzeko plataformak, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen errealitatea politika publikoetan txertatzea aldarrikatzen du. Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren...

Fekoorreko (Bizkaiko Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) gizarte-langile Elena Garcíak 1.494 pertsonari eman zien aholkularitza  2022an, desgaitasunaren balorazioa egiteko, mendekotasunagatiko laguntzak eta laguntza-baliabideak eskuratzeko edo enplegu arrunta lortzeko izapideei buruz. Gizarte Laneko programa pertsonen lehen arreta-maila da, eta aukera ematen du beren egoeraren...

Fekoorrrek (Bizkaiko Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) txalotu egiten du Bilbobusek bere geralekuetan aparkatutako ibilbailuak salatzeko hartutako erabakia, eta uste du Lurralde Historikoko “udalerri guztietara zabaldu beharko litzatekeen neurri egokia dela”. Gizarte-erakundearen ustez, autobús-errietan geratzeagatik edo aparkatzeagatik 200 euro ordaindu behar izateak disuasio-efectuak...

Fekoorreko Laneko Orientazio eta Bitartekaritza Zerbitzuak 111 pertsona (67 emakume eta 44 gizon) kontratatzea lortu du enplegu arruntean, iaz baino 10 gehiago. Maitane Bergara eta Silvia Fernández de las Heras Fekoorreko enplegu-teknikarien arabera, emaitza “oso positiboak” dira, “2022an lan-erreformaren, lan-merkatuaren bilakaeraren eta munduko ekonomiaren ondorioz izandako...

Fekoor hirugarren merkatu artistikoa antolatuko du datorren asteartean, abenduak 20, erakundeak Bilboko Deustu auzoko Sancho Azpeitia kalean duen egoitzaren aurrean. Nahi duenak sormen-tailerren erabiltzaileek egindako koadroak eta zeramika-lanak erosi ahal izango ditu, borondatezko ekarpen baten truke. Bildutako dirua material berriak erosteko erabiliko da. Lanak ikusgai egongo dira...

Bilboko 10 gizarte-taldek Plataforma 10 Giza Eskubideak osatu eta manifestaldia deitu dute hurrengo abenduaren 10erako, Nazioarteko Giza Eskubideen Egunez, “Jaiki hadi hire eskubideen alde” lelopean. Honako elkarteak hartzen ditu barne plataformak: Alboan, Aletu, Amnesty International, Bizitegi, FEKOOR, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Eskaut Bizkaia Federazioa, Ongi Etorri...

Fekoorrek Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatu du abenduaren 3an Bilbon, eta bertan, punki estetikarekin, bere kolektiboak “mundu guztiaren arazo berberak izan ditzala” aldarrikatu du, eta ez komunitatean bizimodu independentea gauzatzea eragotziko duten “arazo espezifikoak”. Ordezkari politiko, instituzional eta bazkideen aurrean egindako hitzaldian, Fekoorreko presidenteak,  Zuberoa Liendok, “Arazoak...

Elkarteanek (EAEko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta haien aldeko aldarrikapen-ekintzak burutzen dituen plataformak, Abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, aldarrikatu nahi du askatasunez aukeratutako lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian lan egiteko eskubidea gauzatzea. Hala, Desgaitasuna...

FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, gurpil-aulkiko Padeleko VI. Open Nazional Federatua egingo du datorren asteburuan, Zamudion (Bizkaia). FEDDFren (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kirolaren Espainiako Federazioa) denboraldiko egutegi ofizialeko lehiaketa da, eta Euskadin egiten den Espainiako Kopako proba bakarra da. Txapelketa abenduaren 2tik...