Fekoor hirugarren merkatu artistikoa antolatuko du datorren asteartean, abenduak 20, erakundeak Bilboko Deustu auzoko Sancho Azpeitia kalean duen egoitzaren aurrean. Nahi duenak sormen-tailerren erabiltzaileek egindako koadroak eta zeramika-lanak erosi ahal izango ditu, borondatezko ekarpen baten truke. Bildutako dirua material berriak erosteko erabiliko da. Lanak ikusgai egongo dira...

Bilboko 10 gizarte-taldek Plataforma 10 Giza Eskubideak osatu eta manifestaldia deitu dute hurrengo abenduaren 10erako, Nazioarteko Giza Eskubideen Egunez, “Jaiki hadi hire eskubideen alde” lelopean. Honako elkarteak hartzen ditu barne plataformak: Alboan, Aletu, Amnesty International, Bizitegi, FEKOOR, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Eskaut Bizkaia Federazioa, Ongi Etorri...

Fekoorrek Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatu du abenduaren 3an Bilbon, eta bertan, punki estetikarekin, bere kolektiboak “mundu guztiaren arazo berberak izan ditzala” aldarrikatu du, eta ez komunitatean bizimodu independentea gauzatzea eragotziko duten “arazo espezifikoak”. Ordezkari politiko, instituzional eta bazkideen aurrean egindako hitzaldian, Fekoorreko presidenteak,  Zuberoa Liendok, “Arazoak...

Elkarteanek (EAEko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta haien aldeko aldarrikapen-ekintzak burutzen dituen plataformak, Abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, aldarrikatu nahi du askatasunez aukeratutako lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian lan egiteko eskubidea gauzatzea. Hala, Desgaitasuna...

FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, gurpil-aulkiko Padeleko VI. Open Nazional Federatua egingo du datorren asteburuan, Zamudion (Bizkaia). FEDDFren (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kirolaren Espainiako Federazioa) denboraldiko egutegi ofizialeko lehiaketa da, eta Euskadin egiten den Espainiako Kopako proba bakarra da. Txapelketa abenduaren 2tik...

Fekoor, Elkartu eta Elkartean elkarteek, beste 85 erakunderekin batera, 2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu dute gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian, beste 88 erakunderen artean. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako akordioaren xedea da Euskadik etxebizitzaren arloan dituen erronkei eraginkortasunez aurre egitea, bai eta arlo horretan herritarrekin jarduten duten...

Elkarteanek (EAEko Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea), azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, instituzioek indarkeria matxista jasaten duten gure kolektiboko emakumeei zuzendutako esku-hartzea hobetzeko lan egin dezatela eskatu du. Erakunde honek adierazi duenez, “sistema ez dago prestatuta kalitatezko arreta...

BENE Bizkaiko Elkarteak, ASEM Federazioarekin batera, murrizketa gutxiago eta finantzaketa gehiago eskatu ditu gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen erakundeentzat, bai eta terapietan ikerkuntzan eta inbertsioan laguntzeko politika gehiago ere, arreta espezializatuan eta diziplina anitzekoetan zentratuz. Hala adierazi du Marcelino Fernandez BENEko presidenteak astearte arratsaldean Bilboko Arriaga...

Fekoorreko ordezkaritza bat Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasun Arloko kideekin bildu da ostegun honetan, Álvaro Pérez zinegotzi-ondokoa buru zutela, mugikortasun murriztua duten pertsonei taxien erabilera errazteko neurriak har ditzatela eskatzeko. Zehazki, Fekoorrek eskatu du Udalak ibilgailuen egokitzapena sustatzea desgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko, eta bonuak ematea kolektibo...