Lanberri programaren barruko prestakuntzak ziurtagiri ofiziala, 345 prestakuntza-ordu eta enpresetan 80 orduko praktikak eskaintzen ditu. Izen-ematea urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Fekoorrek Garbiketa Profesionala + ECO doako ikastaro berria jarriko du martxan 2026ko urriaren 5etik 2027ko urtarrilaren 28ra. Prestakuntza lehentasunez langabezian dauden eta desgaitasun fisikoa...

Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako politika publikoak “haiekin” diseinatu behar dira, eta ez “haientzat”. Eskakizun hori ardatz nagusi hartuta, Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (Fekoor) osatzen duten 21 elkarteak kalean izan dira larunbat honetan, Aniztasunaren Eguna ospatzeko, Bilboko Casilda Parkean. Jardunaldian, erakundeak...

Bihar, irailaren 26an, larunbata, Aniztasunaren Eguna izango da Bilboko Doña Casilda parkean, FEKOORren eskutik. Federazioa osatzen duten 21 elkarteak informazio-guneetan egongo dira, egiten duten lana herritarrei gerturatzeko. Jardunaldian zehar, ordezkatzen dituzten gaixotasun eta patologien inguruan egiten duten sentsibilizazio- eta zaintza-lana ezagutaraziko dute. Era berean, administrazio publikoen aurrean...

Fekoorretik gure osorikako dolumina adierazi nahi dugu David Valle Montero 48 urterekin zendu dela eta. David gure Zuzendaritza Batzordeko kide zen, Bizadelprise elkartearen izenean (Bizkaiko lehen eta bigarren mailako linfedema, flebedema eta lipedema elkartea), eta bertan gogoz aritu zen eragindako pertsonen arreta eta ikusgaitasuna hobetzeko...

Atzo, irailaren 21ean, Fekoorrek bi ibilaldietatik lehena egin zuen katamaran elektriko irisgarrian, Bilboko itsasadarrean. Federazioko Zuzendaritza Batzordeko eta Berdintasun eta Irisgarritasun Batzordeetako kideek parte hartu zuten. Ekimenak La Caixa Fundazioaren laguntza du, eta Mugikortasunaren Europako Astearen barruan egiten da.Ontziratzea irisgarria izan zedin, arrapalaren malda aztertu...

Fekoorrek ostiral honetan, irailaren 18an, hasi du Mugikortasun Asteko programa, Areatzan informazio gune bat jarrita. 11:00etatik 13:00etara, erakundeak zuzeneko arreta eman die herritarrei, bizitza independentearen eta gizarte parte-hartzearen aldeko proiektuak ezagutarazteko. Aldi berean, 12:00etatik 13:00etara, Fekoorrek sentsibilizazio jarduera bat egin du informazio gunera hurbildu diren pertsona...

Javier Gil Fekoorren zuzendariak «Nire bizitza nik erabakitzen dut» solasaldian parte hartuko du irailaren 18an, ostirala. Desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen autonomiaz, irisgarritasunaz eta parte hartzeaz hitz egingo dute. Fekoorrek Pentagrama FEST jaialdian parte hartuko du. Arte eszenikoen jaialdi honek aniztasuna, berdintasuna, justizia soziala eta...

Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteen Koordinatzailea  den Elkarteanek —Bizkaiko Fekoorrek, Gipuzkoako Elkartuk eta Arabako Eginaren Eginezek osatua— “neurri urgenteak  eta epe zehatzak” eskatu dizkie Renfe, Adif eta gainerako administrazio publikoei, hurbileko sarearen irisgarritasun gabeziak konpontzeko. Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, plataformak manifestu...

Fekoorretik 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ) aurkezpen ofizialean izan gara gaur, Bilboko Euskal Museoan. Erakundeko ordezkaritza bat—Aitor Esturo Irisgarritasun teknikariak eta Antonio Losada zein Raúl Pérez Batzordeko kide eta bazkideek osatua— bertan izan da Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak bultzatutako kultur ekimen honi babesa emateko. Aurtengo...

Arnasa Bizkaia Fibrosi Kistikoaren Elkarteak «Bilbao Respira Unida» jardunaldi solidarioa antolatu du irailaren 12rako, larunbata. Egun horretan, jarduerak, kirola eta elkartasuna izango dira protagonista Ametzola parkean eta Errekaldeko kiroldegian. FEKOORen, ekimenaren berri zabaltzen lagunduko dugu. Pertsona bazkideak, elkarteak, familiak eta herritarrak parte hartzera animatzen ditugu. Goizeko jarduerak...