01 Jul Fekoorrek desgaitasuna duten 46 pertsona laneratzea lortu du urteko lehen seihilekoan
Fekoorrek, aurtengo urtarriletik ekainera, desgaitasuna duten 46 pertsona (23 emakume eta 23 gizon) laneratzea lortu du enpresa arruntean, 2023 urte osoan sustatu zituen ehun kontratazioen ia erdia. Lan gehienak zerbitzuen sektorekoak dira: garbiketa, zerbitzu-laguntzaileak, atezaintza, gidariak, merkataritza, harreragileak eta teleoperadoreak. Hala ere, goi-mailako ikasketak behar dituzten...


