Gaur, urriaren 24an, Polioaren Munduko Eguna ospatzen da. Birusaren desagerpenetik hamarkada asko igaro diren arren, oraindik ere badira ondorioak jasaten dituzten pertsonak. Fekoorreko kide askok polioa gainditu zuten, eta bizi-kalitate hobea izateko beharrezko hobekuntzak aldarrikatzen dituzte. Besteak beste, eskatzen dute: errehabilitazio-tratamenduak aldizka jasotzea,osasun-langileek polioaren ondorengo nahasmenduak ezagutzea,zentro...

Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) biziki sentitzen du Juan Carlos Sola Guzmanen heriotza; izan ere, 28 urtez Fekoorreko zuzendaria izan zen, eta funtsezko pertsona izan zen eraldaketa sozialean eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsan. Sola ostegunean hil da, Gorlizko Ospitalean. Bilbon...

FEKOORek “Bizkaia askotarikoa: lidergo gaztea” inkesta jarri du abian, 16 eta 30 urte bitarteko Bizkaiko desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten gazteen interesak, kezkak eta proposamenak ezagutzeko. Helburua da haien ahotsa entzutea eta, beren esperientzietatik abiatuta, parte hartzeko eta lidergoa izateko modu berriak eraikitzea. 👉 Esteka honetan erantzun...

Fekoorrek Bizitza Independentea 2025 Sarien deialdia ireki du, desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen inklusioarekin, irisgarritasun unibertsalarekin eta bizitza independentearekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren pertsona, erakunde eta instituzioak aitortzeko eta ikusarazteko helburuarekin. Sari horien bidez, gizarte inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsona guztien eskubideekiko begirunetsuagoa eraikitzen laguntzen duten...

Zuengandik gertu jarraitu nahi dugu, eta informazioa eskuratzea erraztu. Kanal berri honen bidez, hauek jaso ahal izango dituzu azkar eta erraz: ✅ FEKOORen berriak✅ Gure elkarteen informazioa✅ Minusbaliotasun fisiko eta/edo organikoari buruzko berrikuntzak Kanal horri esker, egunean egongo zara desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak eta bizimodu independentea defendatzeko...

Ostegun honetan, urriak 9, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Retina Euskadi Begisarek kanpaina zabala bultzatu du. Helburua da Ikusmen Murriztua ezagutaraztea eta desgaitasun honekin bizi diren pertsonekiko ulermen sozial handiagoa sustatzea. IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria behar dutenen artean erabiltzearen onurak erakustea ere bilatzen du...

Fekoorrek Ongizain zikloaren hurrengo hitzaldira gonbidatu nahi zaitu. Urriaren 15ean izango da, asteazkena, 18:00etan, YouTubeko gure kanalean. Hitzaldiaren izenburua: “Bizi-zikloak, osasun-zikloak. Hilerokotik menopausiara” Hizlaria: Janire Miranda Barcenas, emagina eta sexologoa. Non ikusi: Fekoorren Youtubeko kanalean Hitzaldia amaitzean, zuzeneko txat bidez galderak egiteko txanda igango da . Pertsona guztiak parte hartzera eta euren kezkak partekatzera animatzen ditugu! Eta ezin bazara zuzenean konektatu, ez kezkatu: hitzaldia gure kanalean gordeta geratuko da, eta nahi duzunean ikusi ahal izango duzu....

Fekoorrek garbiketa industrialeko prestakuntza-ibilbidea abiatuko du urriaren 7tik abenduaren 19ra bitartean, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz. Ekimen hau Lanberri programaren barruan kokatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatuta, eta Fondo Formación Euskadi erakundearen lankidetza du. Ikastaroak guztira...

Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak (Elkarteanek) mugikortasun sistema bat sortzea eskatzen du, desgaitasun fisikoa duten pertsonek modu autonomoan, seguruan eta inklusiboan mugitzeko duten eskubidea bermatzeko. Manifestu batean, erakundeak gogorarazi du Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak ezartzen duela estatuek garraioan eta...

Pentsio kontributiboei buruzko gure gidaren lehen alea eskuragarri dago jada. Edizio honetan Lanerako Ezintasun Iraunkorra izango dugu ardatz, desgaitasuna duten pertsona askorentzat funtsezko prestazioa baita. Dokumentu honek argi eta erraz jasotzen ditu ezintasun mota guztiak (partziala, osoa, absolutua eta ezintasun handia), horietako bakoitza eskuratzeko baldintzak, dagozkien...