Ostegun honetan, urriak 9, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Retina Euskadi Begisarek kanpaina zabala bultzatu du. Helburua da Ikusmen Murriztua ezagutaraztea eta desgaitasun honekin bizi diren pertsonekiko ulermen sozial handiagoa sustatzea. IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria behar dutenen artean erabiltzearen onurak erakustea ere bilatzen du...

Pertsona Ostomizatuaren Mundu Eguna dela-eta (urriak 4, larunbata), Argia Ostomizatuen Bizkaiko Elkarteak dei egin die osasun-erakundeei azal periestomalaren, hau da, estoma bat inguratzen duen azal-eremuaren, osasuna eta osotasuna bermatuko dituen itun bat lortzeko. Gonzalo Ortega presidentearen hitzetan, “azal hori osasuntsu edukitzea funtsezkoa da konplikazioak saihesteko. Ihes...

Fekoorrek garbiketa industrialeko prestakuntza-ibilbidea abiatuko du urriaren 7tik abenduaren 19ra bitartean, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz. Ekimen hau Lanberri programaren barruan kokatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatuta, eta Fondo Formación Euskadi erakundearen lankidetza du. Ikastaroak guztira...

Gaur Artritisaren Eguna dela eta, LEVARek (Artritis Erreumatoidearen Bizkaiko Gaixoen Liga) erakundeei eskatzen die kontuan har dezatela min kronikoa, desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzean. LEVAReko bozeramaile Itziar Uriartek zehaztu du gaixotasun autoimmunea dela, “artikulazioen suntsiketa eta min kronikoa eragiten dituena, eta, horrekin batera, nekea, frustrazioa eta antsietatea”....

Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak (Elkarteanek) mugikortasun sistema bat sortzea eskatzen du, desgaitasun fisikoa duten pertsonek modu autonomoan, seguruan eta inklusiboan mugitzeko duten eskubidea bermatzeko. Manifestu batean, erakundeak gogorarazi du Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak ezartzen duela estatuek garraioan eta...

Pentsio kontributiboei buruzko gure gidaren lehen alea eskuragarri dago jada. Edizio honetan Lanerako Ezintasun Iraunkorra izango dugu ardatz, desgaitasuna duten pertsona askorentzat funtsezko prestazioa baita. Dokumentu honek argi eta erraz jasotzen ditu ezintasun mota guztiak (partziala, osoa, absolutua eta ezintasun handia), horietako bakoitza eskuratzeko baldintzak, dagozkien...

Fekoorren, desgaitasuna duten 36 pertsonari kontratua lortu diegu urteko lehen seihilekoan, lan-bitartekaritzako zerbitzuaren bidez. Horietako lau kontratu mugagabeak izan dira, eta gainerakoak aldi baterakoak, batez ere ekoizpen-gorabeherengatik  edo ordezkapenengatik. Kontratatutako pertsonen profilari dagokionez, 16 emakumeak izan dira eta 20 gizonak. Aldi horretan, 195 pertsonari eman zaie...

Joan den uztailaren 4an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Bizkaiko Garraio Partzuergoak bi ordenantzaren aldaketa behin betiko onartu zituela, desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonen garraio publikorako sarbidea hobetzeko. Hemendik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak % 45eko edo gehiagoko ezintasuna eta mendekotasun-maila (I, II edo III) aitortuta dutenei...

Joan den uztailaren 4an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Bizkaiko Garraio Partzuergoak bi ordenantzaren aldaketa behin betiko onartu zituela, desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonen garraio publikorako sarbidea hobetzeko. Hemendik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak % 45eko edo gehiagoko ezintasuna eta mendekotasun-maila (I, II edo III) aitortuta dutenei...

Uztailaren 6an, igande honetan, elkartasunaren aldeko hitzordua dugu. 60 udalerri baino gehiago, dozenaka hondartza eta igerileku, eta milaka lagun batuko dira «Busti Zaitez - Mójate» kanpainara, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak eta gure federatutako elkartea den Adembik antolatuta. Euskadin, 2.800 pertsonak baino gehiagok bizi dute gaitz neurologiko...